Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Islandia eta Groenlandia: belarra, laba eta izotza oinpean

Asier Aranzabal eta Mila Gallastegiren ikus-entzunezkoa.

Zirkulu Polar Artikoaren ondoan, iparraldeko argiek edertuta, Islandiako eta Groenlandiako izadiaren handitasunak edonor miraz jartzeko gai da.

Islandia izotzaz eta suaz egina dago. Munduan beste inon ez dute glaziarren eta sumendien indar kontrajarriak bat egiten: laba-basamortuak, riolitazko mendiak, basaltozko anfiteatroak, iturri geotermikoak, geyserak eta izotz azpiko sumendiak, ibai eta urjauzi hunkigarriak sortuaz.

Groenlandia izotzez estalitako irla da, % 84 hain zuzen. Gainontzekoa, udako belarraren berdeak kostaldea bizigarri egiten du,  bertan jaso bait dituzte Inuitek bere etxe eta herri koloretsuak, fiordoen ur lasaien ondoan. Inlandsisaren izotzak ere kostalderatz jotzen du fiordoetan zehar irristatuz eta itsasoa zuri-urdinezko iceberg ikusgarrekin betez.

Ikusentzuneko honekin Inuiten eta Vikingoen lurralde hauetan zehar bidaiatuko dugu, belardien berdearen eta haitz bolkanikoaren beltza zapalduaz, baita glaziarren zuria eta mendien okre, marroi eta gorria zapalduz, etengabeko urtzaldiaren ibaien arrea zeharkatuz , ur beroko errekek sortutako izotz-kobazuloen urdin argian barrena sartuz eta ur-putzu beroen urdin-berdean atsedena hartuaz, beti ere zeru aldakorraen zuri, gris eta urdinari so.  

Zer
Noiz 2012/05/10
19:00 - 20:00
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal