Eibarko Udala
2023/10/01 09:30-13:30
Ingurumena   Asteklima

Interpretazio-ibilbidea "Gure basoak eta aldaketa klimatikoa"

Santa Kurutz ermita

Asteklima 2023ko, Euskadiko Klima eta Energiaren Asteko, programazioaren barruan, urriaren 1ean, igandea, 9:30etan, Lurgaia Fundazioaren eta Eibarko Baso Biziak elkartearen laguntzarekin, "Gure basoak eta klima-aldaketa" interpretazio-ibilbidea egingo da.

Ibilbide honen bidez, Eibarko baso-ekosistemak, bertan bizi diren fauna- eta flora-espezieak, basoko elementuen arteko elkarreraginak, karbono-erreserba gisa duten papera eta klima-aldaketari aurre egiteko duten gaitasuna ezagutzera emango dira.

Ordua: 9:30

Topagunea: Santa Kurutz ermita (Mandiola Balle Aldea, 1).

Zailtasuna: Baxua (6 km)

Iraupena: 4 ordu gutxi gorabehera

Hizkuntza: Elebiduna

Izen-emateak: irailaren 28ra arte (egun hori barne) helbidean (parte-hartzaileen izen-abizenak, adina eta harremanetarako telefono bat adieraziz (ezustekoetarako bakarrik)).

Parte hartu ahal izateko ezinbestekoa da posta elektronikoz plazaren baieztapena jasotzea.