Informazio puntua Unzagan: Faktura elektrikoa, CO2 aztarna eta Eibarko Klima eta Energia Ekintza Plana

Ekainaren 9, 10 eta 11n, 11:00etatik 19:00etara, informazio-gune bat jarriko da Urkizuko plazan, Untzaga plazan eta Berdintasunaren pasealekuan. Eibarko Klima-Aldaketarako eta Energiarako Ekintza Planaren aurrerapenak emateaz gain —lantze-prozesuan dago—, herritarren ekarpenak jasoko dira Plana aberastearren. Bestetik, eibartarrek beren CO2 aztarna kalkulatzeko aukera izango dute, alegia, zenbat negutegi-efektuko gas igortzen duten, eta, hortaz, bakoitzak zer inpaktu duen kliman. Halaber, faktura elektrikoari buruzko zalantzak argituko dira; hortaz interesdunei gomendatzen zaie beren fakturetako bat eramatea.

Zer
Noiz 2021/06/11
11:00 - 19:00
Non Untzaga Plaza
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal