Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Hiru txerritxoak eta otsoa

3 txerritxoek hirigunera bizitzera joatea erabaki dute. Hiritar giroa zaila eta arrotza egingo zaie hasieran: zarata, kutsadura, argiak, semaforoak… Hiriko zailtasunei  neurria hartu dietela uste dutenean, arriskurik handiena ezagutuko dute: otso maltzurra.

Zorigaiztoko otsoa edozertarako prest dator 3 txerritxoak jateko helburuarekin. Putz eginez txerritxo biren etxea botatzea lortuko du, lastozkoa eta egurrezkoa. Harrizko etxean, ordea, hiru txerritxoen elkartasun, buruargitasun eta ausardiarekin topo egingo du.  3 txerritxoak ipuin klasikoan oinarrituta dago antzezlanaren hari nagusia.

Haurrei zuzendutako obra honi gaur egungo edukiak zein formak gehitu zaizkio. Komedia, jolas, dantza eta abestien bitartez hiritar bizitza berria, dibertigarria eta osasungarria posible dela erakutsiko digute  txerritxoek. Beti ere, otso maltzurraren atzaparretatik garaiz alde egiten badute, jakina!

Sarreren prezioa: 5 euro.

Sarreren aurre salmenta azaroaren 10etik aurrera 19:00etan.

Zer
Noiz 2014/12/29
17:00 - 18:00
Non TEATRO COLISEO
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal