- https://www.eibar.eus/eu/agenda/haurrei-zuzendutako-aldaketa-klimatikoari-buruzko-jolasak
- Haurrei zuzendutako aldaketa klimatikoari buruzko jolasak
- 2023-09-25T17:00:00+02:00
- 2023-09-25T19:30:00+02:00
Haurrei zuzendutako aldaketa klimatikoari buruzko jolasak
UNTZAGA
Asteklima 2023, Euskadiko Klimaren eta Energiaren Astearen programazioaren barruan, irailaren 25ean, astelehena, haurrei zuzendutako aldaketa klimatikoari buruzko jolasak egongo dira.
Bi txanda izango dira: bata 17:00etan eta bestea 18:30ean. Lehenbizikoan, Garapen Iraunkorreko Helburuak (GJH) landuko dira, antzara-jokoa oinarri hartuta. "Ipar poloa salbatzera goaz!" bigarrren jokoa, jolas kooperatiboa izango da, eta klima-aldaketak Ipar poloko animaliengan duen eragina landuko da. Jolas honetan, hainbat taldetan antolatuko dira partehartzaileak, klima-aldaketaren erronkei aurre egiteko elkarlanean. Jokoak 6 eta 12 urte bitarteko haurrentzat dira eta joko bakoitzak 45 minutu inguru iraungo ditu.
Ordua: 17:00-19:30 (bi txanda: 17:00 eta 18:30)
Lekua: Untzaga (euria egiten badu, Errebal Plazan)
Hizkuntza: Euskara
Ikusleak: 6-12 urte