Eibarko Udala
2020/02/19 18:00
-
2020/02/26 19:30
Gurasoak Martxan

Gurasoei zuzendutako hitzaldiak Portalean

Portalea - 2.solairuko Areto Nagusia

Gizarte Zerbitzuen Sailak eta herriko guraso elkarteek hitzaldi ziklo berri bat antolatu dute Portalean "Gurasoak Martxan" programaren barruan                

Jarduera honetan parte hartzeko, derrigorrezkoa da izena ematea, bai Gizartekintzan bertan, bai ikastetxeko Guraso Elkartearen bidez.

Formazioa eskaintzeaz gain, jarduera hauen helburua  seme-alabekiko komunikazioaren gainean gogoeta egitea da.

Hitzaldiak Portaleako ekitaldi aretoan egingo dituzte, 18:00etatik 19:30etara.

-  Otsailak 19: Bullying: zer den eta zer ez (Izen emateko orria)

- Otsailak 26: Zer egin lehen kontsumoen aurrean (Izen emateko orria)

Hitzaldiak HAZKUNDEk emango ditu.