Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Gnat Zinema: Gipuzkoako Natura eta Ingurumen Zinemaren I. Erakustaldia

Beste behin ere, Eibar Gipuzkoa Naturaldiaren egoitza izango da eta bi film proiektatuko dira: "Dehesa" eta "David Attenborough: una vida en nuestro planeta." Sarrerak doakoak dira eta edukiera mugatua da.

Gipuzkoa Naturaldia proiektuaren esparruan, hau da, naturarekin, oro har, eta, bereziki, Gipuzkoarekin, lotura sustatzeko jende orori zuzendutako ekitaldien eta baliabideen programaren esparruan, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Sailak Gnat Zinema aurkeztu du, Gipuzkoako Natura eta Ingurumen Zinemaren I. Erakustaldia, apirilaren 13tik 23ra bitartean Gipuzkoako zortzi udalerritan egingo dena.

Eibarren bi film proiektatuko dira Coliseo Antzokian GNAT Zinemaren barruan: apirilaren 15ean, 19:00etan, “La Dehesa”, Joaquin Gutierrez Acharena,  KANTAURIKO zuzendariaren film luze berria, Iberiar Penintsulako zonalde ezezagunena erakusten diguna, DEHESA. Wanda films-en ekoizpena eta  Carlos de la Hita soinu-arduraduna da.

Bestalde, apirilaren 22an, 19:00etan, David Attenborough zientzialari britainiarraren dokumental autobiografiko bat proiektatuko da Eibarko Koliseoan: “La vida en nuestro planeta”. Dokumental honek bere bizitzako esperientzia garrantzitsuenei buruzko errepasoa eta hausnarketa egiten ditu. 93 urterekin, David Attenboroughek planetako kontinente guztiak bisitatu ditu, ehunka leku esploratuz eta bizi izan duen mundua bere osotasunean dokumentatuz. Zientzialariak klima-aldaketarekin eta, bereziki, biodibertsitatearen galerarekin lotutako aldaketen errepasoa egiten du, bere bizi-esperientzian oinarrituta. Luxuzko irudiekin egindako superprodukzio horrek gure planetaren galerari buruzko datu beldurgarriak ematen ditu, eta irtenbideak proposatzen ditu klima-aldaketaren ondorio negatiboak saihesteko. Filmaren ondoren, Joaquin Araujo eta Miguel Delibesekin batera hausnartzeko aukera izango dugu.

Sarrerak aldez aurretik eskura daitezke Coliseo antzokiko leihatilan astelehen eta ostiraletan, 17: 30etik 19: 30era eta Gipuzkoa Naturaldiaren webgunean (www.gipuzkoa.eus/eu/web/ingurumena/gnaturaldia/zinema). Sarrerak proiekzioaren egunean bertan hartzeko, leihatila ekitaldia hasi baino ordubete lehenago irekiko da.

Zer
Noiz 2021/04/15 19:00
2021/04/22 21:00
Non Coliseo Antzokia
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal