Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Gipuzkoa martxan Eibarrera iristen da

Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak "Gipuzkoa martxan" kanpaina abiarazi du, oinezkoen erabilerarekin lotutako mugikortasun aktiboa sustatzeko, bai bidegorriena, bai gure herri eta hirietako ibilbideena. Asteburu honetan, Eibarrera iristen da.

Larunbat eta igande hauetan karpa bat jarriko da Unzaga plazan. Bertan, bisitariek, programatutako jarduerei buruzko informazio zehatza aurkitzeaz gain, udalerritik hurbil dauden bide berdeei buruzko informazioa izango dute eskura.

Larunbatean eta igandean, 10:30ean, ginkana bat irekiko da, eta txikienek, gainera, puzgarriak eta pedalei eragiteko pistak izango dituzte eskura. Larunbatean, mugikortasun aktiboa sustatzeko jardueren barruan, goizeko 11: 00etan, ibilketa nordiko bat egingo da parte hartu nahi duten guztientzat. Ordu erdi lehenago, 10:30ean, jarraibideak emango dira eta parte hartzeko materiala banatuko da.

Eguerdiko 12etan hasiko da “Eibartik paseatzen duela 100 urte”, ordubetez luzatuko dena, eta aukera ona izango da inguruko kultura-ondarea jarduera osasungarri baten bidez ikusteko. Igandean, kultura-pasealekua 12:00etan hasiko da ere bai; kasu honetan, izenburu honekin: “MADE IN EIBAR”.

 Jendaurreko ordutegia larunbatean (10:30 - 14:00/15:30 – 19:30) eta igandean (10:30 – 14:00) izango da.

Zer
Noiz 2023/03/25 10:30
2023/03/26 23:00
Non UNTZAGA PLAZA
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal
Informazio kartela

Kartela