Eibarko Udala

2012/07/17 18:30
-
2012/08/09 20:30

bonbardaketaren 75. urteurrena   Erakusketa   Argazkilaritza

GERRA ETA BAKEA. Zuzeneko begiradak

PORTALEA

Periscopio argazki-kazetaritza jaialdiaren arduraduna den Paco Valderramaren gidaritzapean  antolatutako erakusketa, sinplea ematen du baina aurrera eramateko orduan konplexuagoa da proposamena: nazioartean prestigio nabarmena duten eta gatazka eremuetan esperientzia handia daukaten15 herrialdetako 33 erreportari grafikori euren artxiboetatik bi argazki aukeratzea proposatzen zaie: bata guda irudikatuz eta besteak bakea.

Askatasun osoa duen jarduera da. Baldintzarik gabe irudiak argitaratuak izan daitezke edo ez, ezagunak edo ezezagunak, data ezberdinetakoak, euren artean erlazioa dutena edo ez, zuri-beltzean edo kolorean; laburbilduz, erreportari grafikoei protagonismo osoa ematea da xedea.

 15 herrialde ezberdinetako 33 argazkilarik hartzen dute parte erakusketan, horietatik 7 emakumezkoak: Estatu Batuetako 8 erreportari, 8 Espainiar, 2 India, Argentina, Erresuma Batua eta bat Pakistan, Gazako eremu palestinarra, Kolonbia, Belgika, Serbia, Alemania, Italia, Iran eta Grezia.

Argazkiek 1958 urtetik (Kubako iraultzaren baitan Pino del Aguako borrokan, autorea Enrique Meneses da) gaur egunera arteko aldia hartzen du, mundu mailan argazki-kazetaritzan dagoen saririk garrantzitsuena irabazi duen argazkiarekin: World Press Photo: Yemeneko altxamenduan zauritutako semea kontsolatzen ari da beloa jantzia duen ama, autorea Samuel Aranda da, 2011ko urria.

Erakusketa hau Eibarko bonbardaketaren 75. urteurrena gogoratzeko antolatutako ekitaldien barruan dago, Euskadi 2012 Fundazioaren laguntzarekin.