Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Exfibar 2013

exfibar13

XLIV. Seilu erakusketa

Arrate Elkarte Filatelikoak urte asko darama San Andres jaien bueltan seilu erakusketa tematikoak egiten, Exfibar deritzon muestrak aurten 44. edizioa ospatuko du. Esposizioa beti egoten da gai jakin baten inguruan antolatuta, eta herriko elkarte, instituzio edo pertsona baten lana omentzen da urtero zigilu-marka berezi batekin. Oraingo honetan Eibarren gauzatu ziren lehen abiazio probei eskainita egongo dira zigilua eta erakusketa bera.

1913. urteko San Juan jaiak ez ziren izango urtero egiten zirenak bezalakoak, Marius Tercé abiadore frantziar ausartak hegaldi erakustaldi ikusgarriak egingo zituen Eibarren bere monoplanoarekin. 1910az geroztik Donostian horrelako erakustaldi batzuk egiten hasiak ziren, baita Durangon ere eta lilura handia sortu zuen eibartarren artean jazoera hark.

Egun handi hura iritsi zen, hilaren 24a,  motorra martxan jarri zenean aeroplanoa mugitzen hasi zen eta segituan aireratu zen zezen plazaren gainetik. Orduko kronikek diotenez, aeroplanoak Eibar gainean hegaldatu batzuk egin zituen, jira eta bira zebilela akrobaziak eginez behetik zetorkion txalo-zaparradari erantzunez. Herriko jendeak urte askoan gorde zuen oroimenean Eibar gainean lehenengo bider  hegan egin zuen aparatu hura, ikusle eibartarrak pozik geratu ziren pilotuak egindakoarekin.

Ordutegi berezia:  astelehena - ostirala, 18:00 - 20:00 +  larunbata, igandea,12:00 - 14:00, 18:00 - 20:00      

 azaroak 30, itxita

 

Zer
Noiz 2013/11/24 12:00
2013/12/01 20:00
Non PORTALEA
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal