Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Udal Batzarra

1. Udalbatzak 2021eko azaroaren 16an eta abenduaren 1ean egindako bilkurei dagozkien akta-zirriborroak  onartzea.

2. Alkatetzak emandako ebazpenen kontu-ematea.

3. Eibarko Errebal Udal Azoka arautuko duen Ordenantzari hasierako onespena ematea.

4. Errebalgo Udal Azokaren Barne Araudiari hasierako onespena ematea

5.  Osoko Bilkurak 2021eko urriaren 25ean hartutako erabakiaren aurkako berraztertze-errekurtsoa: behin betiko onespena ematea, Jardiñeta kaleko 13an igogailua jartzeko okupatu behar diren ondasunen eta eskubideen zerrendari.

6. Azitaingo Industrialdeko 6 zk.ko (ABC) “F” partzelaren xehetasunezko azterlanaren behin betiko onespena ematea.

7. Desjabetzearen arloko erabakien gaineko eskumenak eskuordetzeko proposamena.

8. Galderak eta erreguak: Errebal Bizirik plataformak Estaziño-Azitain tartean trenbidea estaltzeari buruz 2021eko azaroaren 18an aurkeztutako idatziari emandako erantzuna irakurtzea.

OHARRA: Osasun egoera dela eta, 2021eko abenduaren 27an, 19:00etan, egingo den osoko bilkura telematikoa izango da.

 Publiko gisa parte hartu nahi baduzu, helbide honetan eska dezakezu esteka: idazkaritza@eibar.eus (abenduaren 27ko 14:00ak arte).

 

Noiz 2021/12/27
19:00 - 20:00
Non bideokonferentzia bidez
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal