Udal Batzarra

1.    Udalbatzak 2020ko urriaren 14an eta 26an egindako bilkurei dagozkion akta-zirriborroak  onartzea.

2. Azaroaren 25erako emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko egunaren harira egin den Deklarazioaren berri ematea, zeina Bozeramaleen Batzarrak onartu duen.

3.    Alkatetzak emandako ebazpenen kontu-ematea.

4.    EH BILDU Udal taldeak hainbat batzorde aholkularitan egindako bokal-aldaketen berri ematea

5.    Eibarko EAJ-PNV Udal taldeak ENBA Batzorde Aholkularian beste bokal bat jarriko duela jakinaraztea.

6.    Bat egitea 2020ko Euskararen Nazioarteko Egunaren Deklarazioarekin

7.    Pertsonatzea PROMOCIONES CESILUR SL sozietateak Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusia - Administrazioarekiko Auzien Salaren aurrean jarritako 951/2020 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan, 112.01 Sostoatarren 14. jarduketa isolatuaren Xehetasun Azterlanaren behin betiko onartzeari buruzko 2020-7-27ko Udal Osoko Bilkuraren erabakiaren aurka.

8.    Eibarko hirian ibilgailuen aparkamendu-denbora mugatua arautzeko Ordenantza aldatzeko hasierako onespena ematea.

9.    Hasierako onarpena ematea, hiri izaerako bide publikoen erabilera, trafikoa, zirkulazioa eta segurtasuna arautzen duen Udal Ordenantzaren aldaketari.

10.  Eibarko herrian bidaiarien herri barruko garraio-zerbitzuaren (Udalbus) emakidaren espedientea onartzeko proposamena.

11.  Udako Euskal Unibertsitateari, UEU) Isasi-Markeskoa jauregiaren erabilera lagatzeko hitzarmena luzatzeko proposamena.

12.  Udal Aurrekontuaren partidan arteko transferentzien hogeita hirugarren. Espedientearen kontu ematea.

13.  Egiari Zor elkarteak aurkeztu duen Mozioa, motibazio politikoko indarkeriaren testuinguruan giza eskubideen urraketak jasan dituzten biktimei laguntzeko, biktima horien erreparazioa eta aitorpena tramitatzeko, uztailaren 28ko 12/2016 Legea aldatzen duen apirilaren 4ko 5/2019 Legean oinarrituta.

14.  Eibarko Memoria Taldeak aurkeztu duen Mozioa, Roberto Pérez Jauregi eibartarrari omenaldia egiteko proposamenari buruz.

15.  EH Bildu udal taldeak aurkeztu duen Mozioa, ostalaritzari laguntzeko proposamenari buruz.

16.  Elkarrekin –Podemos Eibar taldeak aurkeztutako mozioa bertako arbolentzako dirulaguntzak emateko.

17.  Galderak eta erreguak.

  OHARRA: Osasun egoera dela eta, 2020ko abenduaren 1ean, 19:00etan, egingo den osoko bilkura telematikoa izango da.

 Publiko gisa parte hartu nahi baduzu, helbide honetan eska dezakezu esteka: idazkaritza@eibar.eus (abenduaren 1eko 15:00ak arte).

Noiz 2020/12/01
19:00 - 20:00
Non bideokonferentziaz
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal