- https://www.eibar.eus/eu/agenda/etxebizitzetan-energia-berriztagarriak-ezartzeko-saio-praktikoa-1
- Etxebizitzetan energia berriztagarriak ezartzeko saio praktikoa
- 2023-11-15T18:30:00+01:00
- 2023-11-15T20:00:00+01:00
Etxebizitzetan energia berriztagarriak ezartzeko saio praktikoa
Portalea Eibar
Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak, Eibarko Udalarekin elkarlanean, Energia Argitu programaren baitan, etxebizitzetan energia berriztagarriak ezartzeko aukeren inguruan informatzeko tailerra antolatu du, azaroaren 15ean, 18:30etan, Portalean (Ikastaro gela).
“Energia berriztagarriak zure etxean… posible da!” tailerraren helburua herritarrak energia berriztagarriak ezarri ahal izateko beharrezkoak diren irizpideak eta ezagupenak modu argi eta ulergarri batean eskaintzea da. Energia berriztagarrien ezarpenak araudiari lotutako aldaketak jasan ditu berriki eta aldaketa horiek teknologia horien ezarpena erraztu du, baita banakako etxebizitzetan zein etxebizitza-blokeetan. Izaera praktikoa izango duen saio bati esker, energia berriztagarrien instalazioak aurrera eramateko baldintzak zeintzuk diren argituko du gaian espezializatutako aditu batek eta aldi berean, gure lurraldean martxan dauden instalazioen benetako kasu praktikoen bidez instalazio horietan sortutako energia nola erabili daitekeen azalduko du. Gainera, parte hartzen dutenei, “Autokontsumoko instalazioen gida praktikoa” banatuko zaie.
Tailer honetan parte hartu nahi duten herritarrek, azaroaren 13ra arte izena eman dezakete, saioak aurrera egiteko ezinbestekoa baita aldez aurretik ikasleen kopurua ezagutzea. Horretarako, honako bideak erabil daitezke:
- Posta elektronikoa bidaltzea ondorengo helbidera: argitu@gipuzkoa.eus
- Honako telefono zenbakira deitzea: 605-757-687 (astelehenetik ostiralera. Ordutegia 9:00-18:00)
- Informazio osagarria: www.argitu.eus
Energia Argitu programaren helburua Gipuzkoako sektore ezberdinei (etxebizitzak, merkataritza, enpresa txikiak, etab.) energiaren kontsumoaren murrizketa lortzeko, eraginkortasuna handitzeko eta energia berriztagarriak bultzatzeko tresnak eskura jartzea da. Horretarako, Jasangarritasun Foru Departamentuak baliabide-multzo bat jartzen du lurraldeko eragile ezberdinen eskura; hala nola, aurrez aurreko prestakuntza-saioak, on-line tutorialak, energia aurrezteko eta eraginkortasunez erabiltzeko gidak, Energia Argitu programaren web gunea, eta abar. Honakoak dira 2023ko udazkenean zehar egingo diren prestakuntza- eta sentsibilizazio-ekintzak:
- Nola egokitu etxeko kontsumo elektrikoa tarifa berrietara erotu gabe.
- Etxean energia aurrez dezakezu erosotasunik galdu gabe!
- Komunitate Energetikoak: zer dira eta nola funtzionatzen dute.
- Jakin ezazu zein den berokuntza sistemarik egokiena zure etxebizitzarako (Berria)
- Energia Argitu kit kanpaina: kanpaina honen helburua herritarrei etxeko energia-kontsumoa modu pertsonalizatuan auto diagnostikatu eta ulertu ahal izateko beharrezko tresnak ematea da, baita energia-eraginkortasuna hobetzeko eta, ondorioz, faktura elektrikoa murrizteko irtenbideak proposatzea ere.
Energia Argitu da Gipuzkoako Eraldaketa Energetikoko Bulegoak bultzatuko duen jardueretako bat. Bulego hori Europar Batasuneko Next Generation EB funtsek finantzatzen dute, eta Energia Dibertsifikatzeko eta Aurrezteko Institutuak (IDAE) kudeatzen ditu, Espainiako Gobernuaren Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Plana betez.