Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Etxeberria: lehen urtea

Roberto López Etxeberria Eibarren jaio zen 1976an, eta 2005. urteaz geroztik Bartzelonan bizi da. Moda eta diseinu ikasketak burutu zituen bertan, eta ikasten ari zen bitartean, Serguei Povaguin diseinatzaile errusiarrarekin lan egin zuen. 2008an bere firma propioa plazaratu zuen, Etxeberria, eta ordutik arrakastaz beteriko ibilbidean murgilduta dabil modaren munduan. Aurten Cibeles pasarelan diseinatzaile gazte onenaren saria lortu du bigarrenez jarraian, horrela, Etxeberriak jada nazioarteko pasareletara egin du salto. Gure artera erakusketa batekin dator, sarituak izan diren bi bildumetako jantzi eta irudiak egongo dira ikusgai Portaleako erakusketa aretoan.

Zer
Noiz 2012/01/13 18:00
2012/02/05 20:00
Non Portalea
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal