- https://www.eibar.eus/eu/agenda/energia-argitu-tailerrak-etxebizitzetan-energia-berriztagarriak-instalatzearekin-eta-etxeko-energia-efizientzia-hobetzearekin-lotutako-bi-tailer-praktiko
- Energia Argitu tailerrak: etxebizitzetan energia berriztagarriak instalatzearekin eta etxeko energia-efizientzia hobetzearekin lotutako bi tailer praktiko.
- 2025-11-10T00:00:00+01:00
- 2025-11-24T23:59:59+01:00
Energia Argitu tailerrak: etxebizitzetan energia berriztagarriak instalatzearekin eta etxeko energia-efizientzia hobetzearekin lotutako bi tailer praktiko.
Portalea (ikastaro gela)
Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak, EEB Gipuzkoako Eraldaketa Energetikorako Bulegoaren bidez, eta Eibarko Udalarekin elkarlanean, bi tailer antolatu ditu, Energia Argitu programaren baitan, etxebizitzetan energia berriztagarriak ezartzeko eta etxean energia-eraginkortasuna hobetzeko.
· azaroaren 17a: “Energia berriztagarriak zure etxean: autokontsumo indibiduala, kolektiboa eta komunitate energetikoak” (Inskripzio-data: azaroaren 14a baino lehen)
Tailer honetan energia berriztagarrien berri emango da, norberak bere etxerako bideragarriena zein den jakin dezan, baina, batez ere, plaka fotovoltaikoen bidez energia sortzeari buruz hitz egingo da, eta autokontsumo indibidualaren, kolektiboaren eta tokiko energia-komunitateen inguruko aukerak azalduko dira. Tailerra azaroaren 17an, 18:00etan egingo da Portalean (ikastaro-gelan).
Gainera, “Autokontsumoko instalazioen gida praktikoa” banatuko da. Gidaliburuak autokontsumoari buruzko informazio praktikoa ematen du, bai kontsumo indibidualarena bai kolektiboarena, sorkuntza fotovoltaikoan zentratuta.
· Azaroaren 24a: “Aurreztu dirua eta irabazi osasunean zure etxebizitzan" (Inskripzio-data: azaroaren 21a baino lehen)
Bigarren tailerra "Energia Argitu kit" kanpainaren parte da. “Kanpaina honen helburua herritarrei etxeko energia-kontsumoa modu pertsonalizatuan diagnostikatu eta ulertu ahal izateko beharrezko tresnak ematea da, baita energia-eraginkortasuna hobetzeko eta faktura elektrikoa murrizteko irtenbideak proposatzea ere” adierazi du Juezek. Kanpaina hori 2022an egin zen, eta 23 pertsonak parte hartu zuten, zeinek "Energia Argitu Kit" eraman ahal izan zuten beren etxera, etxebizitzen autodiagnostikoa egiteko.
Kanpaina abenduaren 5era arte egingo da:
- Azalpen-tailerra egingo da, "Aurreztu dirua eta irabazi osasunean zure etxebizitzan" izenburupean azaroaren 24an, 18:00etan, Portalean (ikastaro gelan). Etxean autodiagnostiko energetikoa nola egin azaltzeaz gain, etxebizitzetan ohikoak diren arazoak konpontzeko irtenbideak zehaztuko dira.
Tailerrean parte hartu nahi dutenek azaroaren 21a baino lehen eman behar dute izena.
- Udalaren bitartez, interesdunei “Energia Argitu Kit” maletak mailegatuko zaizkie, 2-3 egunez erabili ahal izateko. Kit-maletin horrek aukera ematen du etxeetan neurketak egiteko, energia-gabeziak detektatzeko (aire-ihesak, berokuntza-erradiadoreetako galerak, ur emariaren kontrola, instalazioaren errendimendua eta galerak, eta abar), eta % 5 eta % 10 arteko aurrezpenak eragin ditzaketen neurri sinpleak hartzea proposatzen du. Maletatxoko tresnak erabiltzeak ez du eskatzen ezagutza teknikorik; beraz, interesa duten pertsona guztiek erraz erabili ahal izango dute.
Kit hau etxera eraman nahi dutenek Udalarekin jarri behar dute harremanetan: ingurumena@eibar.eus / tel. 943708408.
- Parte-hartzaileek etxebizitzen birgaitze energetikoko espezialistekin lortutako emaitzei buruzko zalantzak kontsultatu ahal izango dituzte.
Tailerretan izena emateko, honako bideak erabil daitezke:
- Posta elektronikoa bidaltzea helbide honetara: energiabulegoa@gipuzkoa.eus
- Telefono-zenbaki honetara deitzea: 605-757-687 (astelehenetik ostiralera. Ordutegia 9:00-18:00)
- Informazio osagarria: www.gipuzkoa.eus/eu/web/ingurumena/energia/energia-argitu
Ordutegia: 18:00 – 19:30
Lekua: Portalea (ikastaro-gela)
Hizkuntza: Euskara eta gaztelania
Prezioa: sarrera librea
Antolatzailea: Gipuzkoako Foru Aldundia – Jasangarritasun Departamentua