Eibarko Udala
2025/11/24 18:00-19:30

Energia Argitu tailerrak: Aurreztu dirua eta irabazi osasunean zure etxebizitzan

Portalea (ikastaro gela)

 ·         Azaroaren 24a: “Aurreztu dirua eta irabazi osasunean zure etxebizitzan" (Inskripzio-data: azaroaren 21a baino lehen)

Tailer hau "Energia Argitu kit" kanpainaren parte da. Kanpaina honen helburua herritarrei etxeko energia-kontsumoa modu pertsonalizatuan diagnostikatu eta ulertu ahal izateko beharrezko tresnak ematea da, baita energia-eraginkortasuna hobetzeko eta faktura elektrikoa murrizteko irtenbideak proposatzea ere. Kanpaina hori 2022an egin zen, eta 23 pertsonak parte hartu zuten, zeinek "Energia Argitu Kit" eraman ahal izan zuten beren etxera, etxebizitzen autodiagnostikoa egiteko.

 Kanpaina abenduaren 5era arte egingo da: 

  1. Azalpen-tailerra egingo da, "Aurreztu dirua eta irabazi osasunean zure etxebizitzan" izenburupean azaroaren 24an, 18:00etan, Portalean (ikastaro gelan). Etxean autodiagnostiko energetikoa nola egin azaltzeaz gain, etxebizitzetan ohikoak diren arazoak konpontzeko irtenbideak zehaztuko dira.

 Tailerrean parte hartu nahi dutenek azaroaren 21a baino lehen eman behar dute izena. 

  1. Udalaren bitartez, interesdunei “Energia Argitu Kit” maletak mailegatuko zaizkie, 2-3 egunez erabili ahal izateko. Kit-maletin horrek aukera ematen du etxeetan neurketak egiteko, energia-gabeziak detektatzeko (aire-ihesak, berokuntza-erradiadoreetako galerak, ur emariaren kontrola, instalazioaren errendimendua eta galerak, eta abar), eta % 5 eta % 10 arteko aurrezpenak eragin ditzaketen neurri sinpleak hartzea proposatzen du. Maletatxoko tresnak erabiltzeak ez du eskatzen ezagutza teknikorik; beraz, interesa duten pertsona guztiek erraz erabili ahal izango dute.

 Kit hau etxera eraman nahi dutenek Udalarekin jarri behar dute harremanetan: ingurumena@eibar.eus / tel. 943708408. 

  1. Parte-hartzaileek etxebizitzen birgaitze energetikoko espezialistekin lortutako emaitzei buruzko zalantzak kontsultatu ahal izango dituzte.

 

Tailerretan izena emateko, honako bideak erabil daitezke:

 

Ordutegia: 18:00 – 19:30

Lekua: Portalea (ikastaro-gela)

Hizkuntza: Euskara eta gaztelania

Prezioa: sarrera librea

Antolatzailea: Gipuzkoako Foru Aldundia – Jasangarritasun Departamentua