Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Etxeko kontsumoa tarifa elektriko berrietara egokitzen ikasteko saio praktikoa

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak, Eibarko Udalarekin elkarlanean, Energia Argitu programaren baitan, etxeko kontsumoa tarifa elektriko berrietara nola egokitu ikasteko eta hortik abiatuz erabaki egokiak hartzeko balio duen tailerra antolatu du ekainaren 1ean, 18:00etan, Portalea - Kultura Etxeko KZgunean.

Jakin badakigu kontsumo datuak ezagutzea (zenbat kontsumitu dugun edo noiz izan dugun kontsumo mailarik altuena) ezinbestekoa dela kontsumo hori murrizteko, aplikatzen zaigun tarifa egokitzeko eta kontratatuta dugun potentzia egokia ote den egiaztatzeko. Tarifa elektriko berriekin, honek berebiziko garrantzia du, izan ere, efizienteagoak bagara, kontsumoa murriztuz, eta gure kontsumoak modu egokian banatzen baditugu, aurreztu egingo dugu eta energia berriztagarriak sustatuko ditugu. Tailer honetan herritarrei erakutsiko zaie hori nola egin, zehazki hiru gai hauek landuz: Nola eskuratu norberaren argindar kontsumoaren datuak; nola murriztu eta birbanatu kontsumoa, ondoren tarifarik egokiena aukeratzeko; eta nola egiaztatu kontratatuta daukagun potentzia dela benetan behar duguna.

Tailer honetan parte hartu nahi duten herritarrek maiatzaren 29a baino lehen izena ematea beharrezkoa da, saioak aurrera egiteko ezinbestekoa baita aldez aurretik ikasleen kopurua ezagutzea. Horretarako, honako bideak erabil daitezke:

  • Posta elektronikoa bidaltzea ondorengo helbidera: argitu@gipuzkoa.eus
  • Honako telefono zenbakira deitzea: 628-532-248 (astelehenetik ostiralera. Ordutegia 9:00-18:00)
  • Informazio osagarria: www.argitu.eus
Zer
Noiz 2022/06/01
18:00 - 19:30
Non Portalea (KZ Gunea)
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal