- https://www.eibar.eus/eu/agenda/elkarrizketa-klima-aldaketaren-inpaktuak-euskal-herrian-eibarko-ingurumen-jardunaldiak-2021
- Elkarrizketa: "Klima aldaketaren inpaktuak Euskal Herrian" - Eibarko Ingurumen Jardunaldiak 2021
- 2021-06-04T00:00:00+02:00
- 2021-06-05T00:00:00+02:00
2021/06/04
00:00
-
2021/06/05
00:00
Elkarrizketa: "Klima aldaketaren inpaktuak Euskal Herrian" - Eibarko Ingurumen Jardunaldiak 2021
On-line
Webguneko Ingurumen atalean eta Ingurumen saileko Youtube kanal ofizialean hiru elkarrizketa jarriko dira hainbat arlotako adituei eginak eta baita hiru bideo labur ere. Ikus-entzunezko material hori ekaineko lehen hiru ostiraletan argitaratuko da ( ekainak 4, 11 eta 18).
Lehenik, Elisa Sainz de Murieta BC3-Basque for Climate Change zentroko ikertzaileari egingo zaio elkarrizketa, eta klima-aldaketak Euskal Herrian dituen ondorioei buruz jardungo du. Hurrengo bi elkarrizketetan energia berriztagarriek Eibarren duten etorkizunaz hitz egingo da (Aitor Urresti, Eibarko UPV-EHUko energia berriztagarrien ataleko irakaslea) eta mugikortasun jasangarriaz eta ibilgailu elektrikoaz (Mónica Díaz, Energiaren Euskal Erakundeko energia-efizientzia eta garraio sailaren teknikaria).