Elkarrizketa: "Energia berriztagarrien etorkizuna Eibarren" - Eibarko Ingurumen Jardunaldiak 2021
Webguneko Ingurumen atalean eta Ingurumen saileko Youtube kanal ofizialean hiru elkarrizketa jarriko dira hainbat arlotako adituei eginak eta baita hiru bideo labur ere. Ikus-entzunezko material hori ekaineko lehen hiru ostiraletan argitaratuko da ( ekainak 4, 11 eta 18).
Lehenik, Elisa Sainz de Murieta BC3-Basque for Climate Change zentroko ikertzaileari egingo zaio elkarrizketa, eta klima-aldaketak Euskal Herrian dituen ondorioei buruz jardungo du. Hurrengo bi elkarrizketetan energia berriztagarriek Eibarren duten etorkizunaz hitz egingo da (Aitor Urresti, Eibarko UPV-EHUko energia berriztagarrien ataleko irakaslea) eta mugikortasun jasangarriaz eta ibilgailu elektrikoaz (Mónica Díaz, Energiaren Euskal Erakundeko energia-efizientzia eta garraio sailaren teknikaria).