Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

El último tributo

EL ÚLTIMO DE LA FILA taldearen espiritua!

15€

Talde mitiko honen jaiotzaren 30. urteurrena dela eta, Manolo Garcia eta Quimi Portet artisten arrakastarik handienak Coliseoan entzungai egongo dira zuzenean EL ÚLTIMO TRIBUTOren eskutik.

Ironia bat izango balitz bezala, zalantza izpirik gabe espainiar musika-gintzaren baitan arrakastarik nabarmenena bildu duen taldea EL ÚLTIMO DE LA FILA izan dela esan daiteke.

Quimi Porteten laguntzarekin, Manolo Garcia buru zuen taldea punta-puntako erreferentzia bilakatu zen Espainiako ikuspegi musikalean, gutako askoren gaztetako soinu banda eratu zuten, eta egun arrakasta haietako askok oraindik orain badute oihartzuna irrati nazionaletan. Hau guztia dela eta, musikari profesional gazte batzuk elkartzea erabaki zuten Bartzelonan Manolo Garciak berak zein bere hamaika jarraitzailek merezi duten omenaldi bat egiteko. EL ÚLTIMO TRIBUTO izena hartu zuten taldearentzat eta 2007an bere ibilbideari ekin ziotenetik estatu mailan arrakasta ugari bildu dituzte gaurdaino. 2012an musikaren ARC sarietarako izendapena jaso zuten ber-tsio taldeen arteko birarik hoberenagatik.

Nazio mailan tributu bandarik onenetakotzat katalogatu dute EL ÚLTIMO TRIBUTO. 80. eta 90. hamarkadetan El ÚLTIMO DE LA FILA taldearen letrez eta  musikaz gozatu zuten guztiek derrigorrezko hitzordua daukate EL ÚLTIMO TRIBUTOrekin, etapa magiko bat gogorarazten digu. Bere errepertorioak denboran barrena garraiatzen gaitu eta pop-rock talde mitikoaren abestirik enblematikoenez gozatzeko aukera aparta da.

 

sarrerak:

www.kutxabank.es

Eibar: Birjiñape, Trinkete, Portalea Taberna, Terraza, Caserío

Elgoibar: Lambroa    Ermua: Xagua Durango: Gambrinus

Zer
Noiz 2014/10/03
22:30 - 23:55
Non COLISEO Antzokia
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal