Eibarko Udala

2011/12/16 18:30
-
2012/01/08 20:30

Portalea   Erakusketa

Eibarko Artisten Elkartearen erakusketa

Portalea

Herriko artisten obrak ikusgai

Eibarko Artisten Elkartearen bazkideek euren lanak erakutsiko dituzte Portalean, urteroko hitzorduari eutsiz, erakusketa aretoak hartzen duen erakusketarik kolektiboenak ateak zabalduko ditu beste behin. Berrogei autore inguruk aurkeztuko dituzte obrak, material eta gai ezberdinen inguruan atondutako lanak bilduko dira eta artista bakoitzak pare bat aurkezteko beta izango du. Eibarko Artisten Elkarteak 160 bazkide inguru ditu eta oparoa da bizi duen egoera, baina kide gehientsuenak beteranoak dira eta gazteei bertara gerturatzeko deia luzatzen zaie asoziaziotik.