Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Depedro

Blues eta rock espainiarraren jarraitzaileek ondo asko ezagutzen duten izena da honakoa, Vacazul, 3000 Hombres eta Amparanoia taldeetako kidea, Calexico taldeko gitarra jotzailea eta grabazio kopuru handian parte hartutakoa baita, musikari eta ekoizle gisa. Jairo Zavalak urteak daramatza musika-gintzan, baina orain dela lau urte ekin zion bere ibilbideari bakarlari gisa, DEPEDRO aurkeztu zuenean. Haren proiektu berriaren, Depedro, lana eman zuen argitara, izen bereko titulua duen diskoa, Estatu Batuetan grabatua Calexicoren musika euskarri zuela: ukitu latinoko diskoa da, mugaldekoa eta zitala, lehenengoz entzunda ondo barneratzen eta mamitzen dena. Estreinako album honen arrakastaren ostean, ‘Nubes de Papel’ albuma kaleratu zuen. Lan hau Tucsongo Wavelab eta Madrilgo Pukalpa estudioetan grabatu zuen, eta aldean luxuzko lagunak izan zituela esan behar dugu, esate baterako, Joey Burns, John Convertino, Jacob Valenzuela eta Vetusta Morla. Gaiak landuagoak dira, handinahiagoak, gogoeta egitera eramaten dituztenak, xehetasun osoz osatuak eta zainduak dira. ‘Nubes de Papel’ lanak estatuko indie esparruko artista esanguratsuenetako bihurtu du Depedro azken urteetan. Mugaldeko kutsu hori galdu gabe baina, beatles doinuak aditu ditzakegu, baita The Velvet Underground taldearen ‘What goes on’ gaiaren gospel bertsioa ere.

10 €  

Zer
Noiz 2012/05/04
20:30 - 22:00
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal