Dagoeneko irekita dago bizikleten bigarren eskuko azokan eta Mugikortasunaren Europako Asteko jardueretan izena emateko epea.
Europako Mugikortasunaren Asteko hainbat jardueretan parte hartzeko ezinbestekoa da aurretik izena ematea. Horretarako, bigarren eskuko azokarako izan ezik, zeinetarako aipatutako telefono-zenbakiaren edo helbide elektronikoaren bidez jarri beharko baita harremanetan, interesdunek 943 70 84 08 telefonora deitu beharko dute, edo hurrengo formularioa bete https://formularioak.eibar.eus/eu/mea2023jarduerak/.
Aurretik izena eman beharreko jardueretan, beharrezkoa izango da onarpenaren baieztapena jasotzea.
Bigarren eskuko bizikleten azokan parte hartzeko:
- www.merkabi.eus/eibar
- Tel. 943 67 02 49