Eibarko Udala
2023/10/21 11:00-12:30
Berrerabili eta Berrasmatu tailerrak   Ingurumena

Sortu zure ogitartekoak eta denetarik eramateko zorroa

Ludoteka Zorionak; Urkizu pasealekua 3, Eibar.

MATERIAL BIRZIKLATUak erabilita, ogitartekoak eramateko zorro ekologiko edo BILGARRI bat SORTZEN ikasiko dugu. Horrela, SAIHESTUKO DUGU erabilera bakarreko ALUMINIOZKO PAPERA edo PLASTIKOA ERABILTZEA. Beste gauza batzuk eramateko zorro bat ere sortu ahal izango dugu. Tailerra egiten ari zaren bitartean, zure seme-alabak (4 -10 urte bitartekoak eta gehienez bi haur) Zorionak Ludotekako langileen zaintzapean utzi ahal izango dituzu.

Tokia: Urkizu Pasealekua 3, Eibar

Eguna eta ordua: urriak 21: 11:00 – 12:30

Hizkuntza: elebietan

Eraman beharreko materiala: bi brick

Prezioa: Eibarren erroldatuak: 6 € / Eibarren ez erroldatuak:  10 €

Inskripzioak: https://formularioak.eibar.eus/eu/berrerabilietaberrasmatu2023-02

“Berrerabili eta Berrasmatu” tailerren inguruko informazio gehiago hemen