Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Bigarren eskuko azoka

Eibarko elkarte, ikastetxe eta herritar guztiek har dezakete parte.

Bi aukera:

1- Saldu zerorrek zure erabilitako gauzak salmenta-postua erreserbatuz (mahai bat).

2- Gordailu-salmentan utzi zure gauzak (15 gehienez) eta antolakuntza-taldekoak arduratuko dira salmentaz. EZ da arroparik ezta volumen handiko objekturik hartuko. Beste edonolako objektuak utz daitezke, hala nola: liburuak, musika eta zinea (diskoak, CD-ak, DVD-ak…), kirol-gaiak, dekorazio-gaiak, gabonetako-gaiak eta neurri txikiko Etxeko tresneria. Egoera onean egon behar dute. Egunean bertan eraman gauzak 9:00etatik 10:00etara eta dirua edo/eta saldu ez dena jasotzera itzuli 14.00etan.

*Oharra: Salmenta postu batean parte hartzeko azaroaren 25etik abenduaren 5era izena eman behar da eta baieztapena jaso. Adin nagusikoa izan eta datu batzuk utzi (NAN eta telefonoa) beharko dituzu.

Informazio gehiagorako eta izena emateko 943 670 249 telefonora deitu.

 

Zer
Noiz 2019/12/14
10:00 - 14:00
Non Untzaga Plaza
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal