- https://www.eibar.eus/eu/agenda/bigarren-eskuko-bizikleten-azoka-eta-konponketa-tailerra-4
- Bigarren eskuko bizikleten azoka eta konponketa tailerra
- 2025-09-20T10:00:00+02:00
- 2025-09-20T14:00:00+02:00
- Bigarren eskuko bizikleten azoka eta konponketa tailerra
Bigarren eskuko bizikleten azoka eta konponketa tailerra
Merkatua Untzaga plazan izango da 10:00etik 14:00etara bitartean. Azokan parte hartzeko eta bizikletak edota bestelako objektuak lagatzeko hitzordua eskatzeko, ezinbestekoa da aurretiaz izena ematea www.merkabi.eus/eibar estekaren bidez, edo 943 67 02 49 telefonoaren bidez. Parte-hartzea doakoa da.
Bai bizikletak ba gainontzeko objektuak (betiere mugikortasun jasangarriarekin lotura dutenak) erabiliak izan behar dira eta egoera onean egon; gordailuan lagako dira aurretik hitzartutako orduan. Objektuen kasuan, hiru onartuko dira gehienez ere.
Azoka amaituta, salmentaren zenbatekoa entregatuko da, edo, bestela, lagatako objektua itzuli egingo da. Era berean, azpimarratu behar da ez dela onartuko 600 eurotik gorako preziorik; parte hartzeko adinez nagusia izan behar da eta NANa eta telefono-zenbakia eskatuko dira.
Bestalde, goizean, azokaren ondoan, ohi bezala, bizikletak konpontzeko tailer bat ere egongo da Eibar Klub Deportiboak antolatuta, non bizikleten oinarrizko konponketak eskainiko diren.