Eibarko Udala
2022/09/17 10:00-14:00
Mugikortasunaren Europako Astea   Ingurumena

Bigarren eskuko bizikleten azoka eta konponketa tailerra

Untzaga Plaza

Azokan parte hartzeko ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea: 943 67 02 49 / www.merkabi.eus/eibar. Parte-hartzea doakoa da.

Bai bizikletak bai bestelako objektuak (mugikortasun jasangarriarekin lotuak, hala nola patineteak, kaskoak, eta abar) erabiliak izan behar dira eta egoera onean egon; gordailuan lagako dira aurretik hitzartutako orduan. Objektuen kasuan, hiru onartuko dira gehienez ere.

Azoka amaituta, salmentaren zenbatekoa entregatuko da, edo, bestela, lagatako objektua itzuli egingo da. Era berean, azpimarratu behar da ez dela onartuko 500 eurotik gorak preziorik; parte hartzeko adinez nagusia izan behar da eta NANa eta telefono-zenbakia eskatuko dira. 

Bestalde, goizean, azokaren ondoan, ohi bezala, bizikletak konpontzeko tailer bat ere izango da Eibar Klub Deportiboaren eskutik, non bizikleten oinarrizko konponketak eskainiko diren.