Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Bigarren eskuko bizikleten azoka

Mugikortasuneren Europako Asteko ekimena, erabilitako bizikletak eta mugikortasun iraunkorrarekin lotutako objektuak (patinak, patineteak, trizikloak, kaskoak…) berrerabiltzeko xedez.

Azoka horretan, gordailu sistemaren bidez, adinez nagusiak direnek bakarrik parte hartu ahalko dute. Nahikoa izango da azokara saldu nahi diren bizikletak edo objektuak eramatea irailaren 21ean bertan, larunbatean, goizeko 8:30etatik 10etara. Objektu horiek gordailu-zerbitzuan geratuko dira erregistratuta saltzaileak egoki deritzon prezioarekin, eta salgai jarriko dira. Nahi adina objektu laga daitezke gordailuan. Antolaketaren taldea arduratuko da hura zaindu eta saltzeaz, merkatua zabalik dagoen bitartean.

 Arratsaldeko 14:00etan, saltzaileak azokara itzuli beharko dira, salmentaren zenbatekoa jasotzera edo saldu ez diren objektuak jasotzera.  Zerbitzua doakoa da eta ez dira onartuko 500 €-tik gorako prezioak.

Informazio gehiago telefono-zenbaki honetan: 943670249.

Halaber, bizikletak konpontzeko doako tailer bat zabalduko da, nahi duenarentzat. 

Zer
Noiz 2019/09/21
10:00 - 14:00
Non Untzaga Plaza
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal