Bigarren Eskuko Azokan izena emateko epea zabalik

Ekainaren 16

Errebal Plazia: 10:00 - 14:00

Azoka ekainaren 16an egingo da, eta erabilitako objektuak saltzeko interesa dutenek bi modutara egin ahal izango dute.  Horrela, postu bat (mahai bat) erreserbatu ahal izango da bakoitzak nahi dituen objektu erabiliak saltzeko; edo, bestela, erabilitako objektuak gordailu-zerbitzuan utzi ahal izango dira (gehienez ere  egoera onean dauden 10 gauza, pertsona bakoitzeko) eta antolakuntzako taldea arduratuko da objektu horiek zaintzeaz eta saltzeaz. Horretarako, saldu nahi diren gauzak igandean bertan (ekainak 16) ekarri beharko dira azokara, 9:00etatik 10:00etara bitartean.

Objektu horiek gordailu-zerbitzuan geratuko dira erregistratuta saltzaileak egokitzat jotzen duen prezioarekin, eta salgai jarriko dira.  Kasu honetan, ez da onartuko arroparik, erabilitako osagarririk, eta ezta tamaina handiko objekturik ere.

Era berean, adierazi behar da, oraingo honetan, eta azoka uda partean egingo denez, lehentasuna emango zaiela urtaro horrekin eta oporrekin zerikusia duten objektuei eta, besteak beste, honako hauek salduko direla: kiroletako, bidaietako eta hondartzarako artikuluak eta liburuak, eta musika- edo zinema-artikuluak.  

Beraz, postuak adjudikatzean, lehentasuna emango zaiei baldintza hori betetzen dutenei.

Azoka ixtean, 14:00etan, saltzaileak bertara itzuliko dira salmentaren dirua edo saldu ez diren artikuluak jasotzera.

Salmentako postu batean parte hartzeko, ezinbestekoa da aurretik erreserba egitea eta adinez nagusia izatea. Zita 943670249 telefonora deituz edo honako estekan dagoen formularioa betez hartuko da: www.merkabi.eus/eibar. Izena emateko epea ekainaren 11ra arte dago zabalik. Gordailuko salmentaren kasuan, ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea, nahikoa da objektuak eramatea 9:00etatik 10:00etara bitartean.

Bestalde, haurrentzako tailer bat ere izango da, material birziklatuekin etxe argidun bat egiteko. Tailerra 3 eta 12 urte bitarteko umeentzat izango da, baina 5 urtetik beherakoek heldu batekin egon beharko dute.

Tailerra 11:30ean hasi eta 14:00ak aldera amaituko da. Plazak mugatuak izango direnez, bost txanda aukeratuko dira 11:30etik 13:30era bitartean, eta txanda bakoitzak 25 minutu inguruko iraupena izango du. Txanda Errebalen bertan erreserbatuko da azoka-egunean.

Noiz 2024/05/31 13:55
2024/06/11 23:55
Non Errebal Plazia, Eibar
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal
kartela

kartela