Eibarko Udala
2021/11/04 00:00
-
2021/11/14 00:00
Hondakinak Prebenitzeko Europako Astea   Berrerabili eta Berrasmatu tailerrak   Ingurumena

"Berrerabili eta berrasmatu" tailerretan izena emateko epea zabalik

Eibar

Nola lagundu dezakegu sortzen ditugun hondakinak murrizten? Berrerabiliz eta birziklatuz!

Eibarko Udaleko Ingurumen Sailak, Egoaiziarekin eta udalerriko hainbat saltokirekin elkarlanean, berrerabilpena eta birziklapena sustatzeko tailerrak antolatu ditu.

Eman izena doako tailer hauetan, eta berrerabili eta birziklatu ahal izateko aukera ezberdinak ezagutuko dituzu; horrela, objektu eta materialei beste erabilera bat emango diezu.

Lagundu ezazu sortzen ditugun hondakinak modu sortzailean murrizten!

Plaza mugatuak. Onarpena inskripzio-ordenaren arabera egingo da.

Izena emateko epea: azaroaren 4tik 14ra

Izena emateko modua: formularioa bete

Informazio gehiago

ingurumena@eibar.eus / Tel. 943 70 84 08