- https://www.eibar.eus/eu/agenda/berrerabili-eta-berrasmatu-2025-02-tailerretan-izena-emateko-epea-zabalik
- Berrerabili eta Berrasmatu” (2025-02) tailerretan izena emateko epea zabalik
- 2025-09-22T00:00:00+02:00
- 2025-10-02T23:59:59+02:00
Berrerabili eta Berrasmatu” (2025-02) tailerretan izena emateko epea zabalik
Tailer guztiak helduentzat dira.
Plaza mugatuak dira eta ezinbestekoa da aurrematrikularen bitartez izena ematea.
Izena emateko epea: tailerretan izena emateko epea irailak 22 eta urriak 2 bitartean (biak barne) egongo da zabalik.
Aurrematrikula egiteko bi modu daude: Pegoran edo elektronikoki, ondorengo estekan:
https://formularioak.eibar.eus/eu/berrerabilietaberrasmatu2025-02
Onartutako pertsonek urriaren 7tik ra egin beharko dute matrikula, Udalaren web-orriko "Ikastaroak, lehiaketak eta tailerrak" atalean eskuragarri dagoen inprimakia betez. Matrikula Pegora Herritarrentzako Zerbitzuaren Bulegoko sarrerako ate ondoko postontzian utzi beharko da, (astelehenetik igandera, 7:30etik 21:30era). Matrikula ez aurkezteak plaza galtzea ekarriko du.
“Berrerabili eta Berrasmatu” tailerren inguruko informazio gehiago hemen
ingurumena@eibar.eus / 943 70 84 08