Eibarko Udala

2024/09/23
-
2024/10/03

Berrerabili eta Berrasmatu (2024-02)" tailerretan izena emateko epea zabalik

Tailer guztiak helduentzat dira. 

Plaza mugatuak dira eta ezinbestekoa da aurrematrikularen bitartez izena ematea. 

Izena emateko epea: tailerretan izena emateko epea irailaren 23tik urriaren 3ra bitartean (biak barne) egongo da zabalik.

Aurrematrikula egiteko bi modu daude: Pegoran edo elektronikoki, ondorengo estekan:

https://formularioak.eibar.eus/eu/berrerabilietaberrasmatu2024-02

Berritasun gisa, onartutako pertsonek urriaren 8tik urriaren 15era egingo dute matrikula, Udalaren web-orriko "Ikastaroak, lehiaketak eta tailerrak" atalean eskuragarri dagoen inprimakia betez. Matrikula Pegora Herritarrentzako Zerbitzuaren Bulegoko sarrerako ate ondoko postontzian utzi beharko da, (astelehenetik igandera, 7:30etik 21:30era). Matrikula ez aurkezteak plaza galtzea ekarriko du.

“Berrerabili eta Berrasmatu” tailerren inguruko informazio gehiago hemen

 ingurumena@eibar.eus / 943 70 84 08