Eibarko Udala
2024/03/01 00:05
-
2024/03/14 23:55
Berrerabili eta Berrasmatu tailerrak   Ingurumena

Berrerabili eta Berrasmatu (2024-01) tailerretan izena emateko epea zabalik

Eibar

Tailer guztiak helduentzat dira. 

Plaza mugatuak dira eta ezinbestekoa da aurrematrikularen bitartez izena ematea. 

Izena emateko epea: tailerretan izena emateko epea martxoak 1 eta martxoak 14 bitartean (biak barne) egongo da zabalik.

Aurrematrikula egiteko bi modu daude: Pegoran edo elektronikoki, ondorengo estekan:

https://formularioak.eibar.eus/eu/berrerabilietaberrasmatu2024-01

Berritasun gisa, onartutako pertsonek martxoaren 19tik apirilaren 8ra egingo dute matrikula, Udalaren web-orriko "Ikastaroak, lehiaketak eta tailerrak" atalean eskuragarri dagoen inprimakia betez. Matrikula Pegora Herritarrentzako Zerbitzuaren Bulegoko sarrerako ate ondoko postontzian utzi beharko da, (astelehenetik igandera, 7:30etik 21:30era). Matrikula ez aurkezteak plaza galtzea ekarriko du.

“Berrerabili eta Berrasmatu” tailerren inguruko informazio gehiago hemen

 ingurumena@eibar.eus / 943 70 84 08