"Berrerabili eta Berrasmatu (2023-02)" tailerretan izena emateko epea zabalik
Tailer guztiak helduentzat dira.
Plaza mugatuak dira eta ezinbestekoa da aurrematrikularen bitartez izena ematea.
Izena emateko epea: tailerretan izena emateko epea irailak 18 eta irailak 28 bitartean (biak barne) egongo da zabalik.
Aurrematrikula egiteko bi modu daude: Pegoran edo elektronikoki, ondorengo estekan:
https://formularioak.eibar.eus/eu/berrerabilietaberrasmatu2023-02
Berritasun gisa, onartutako pertsonek urriaren 3tik 10era egingo dute matrikula, Udalaren web-orriko "Ikastaroak, lehiaketak eta tailerrak" atalean eskuragarri dagoen inprimakia betez. Matrikula Pegora Herritarrentzako Zerbitzuaren Bulegoko sarrerako ate ondoko postontzian utzi beharko da, (astelehenetik igandera, 7:30etik 21:30era). Matrikula ez aurkezteak plaza galtzea ekarriko du.
“Berrerabili eta Berrasmatu” taillerren inguruko informazio gehiago hemen
ingurumena@eibar.eus / 943 70 84 08