Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Balada de perdedores

 Teatro Interior antzerki talde eibartarrak ikuskizun peotikoak alde batera laga eta oraingo honetan “gatazkaz beteriko  amodiozko istorio bat” taularatuko du, Gerra Zibilean, frontea gure herriaren ondoan zegoenean, Eibarko herriak bizi izandakoak gogora ekarriz. “Balada de Perdedores”  antzezlana, antzerki talde honen sortzailea den Eduardo Falcesek idatzitakoa, gerra garaiko gizarte egoera latz eta tragikoan dago girotua.  Sentimenduz beteriko istorioa da, eta pertsonaiak fikziozkoak dira; beraz, esan ohi den legez, “errealitatearekin antzekotasunen bat izanda ere, kointzidentzia hutsa litzateke, besterik ez”. Hori bai,  oso ondo zaintzen ditu hainbat balaunaldi ezberdin ikutu dituen garai hartako erreferentziak, gertaerak eta pertsonaiak.

 5 €  

Antzezleak: Maite Lorenzo, Eduardo Falces, Juanma Cano

Argiztapena: Alberto Toledano

Jantziak: José Miguel García

Zuzendaritza: Sardo Irisarri

 

 

Zer
Noiz 2012/05/24
20:30 - 22:00
Non Coliseo Antzokia
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal