Eibarko Udala
2021/09/30 17:30-17:30
Haur-tailerrak   Asteklima

Asteklimako tailerra: Klima Aldaketa, Joko Beroa

Portaleako Areto Nagusia

Familiei zuzendutako tailer didaktikoa, oso modu atseginean Klima-aldaketak Planetako hainbat lekutan bizi diren pertsonengan izango duen eta izaten ari den eragina aztertzen du. Era berean, ikuspegi ludiko batetik jorratzen da herritarrek zer egin dezaketen, egiten dutenak zer eragin daukan Klima-aldaketaren aurkako borrokan eta horrek eska lezakeen ahalegin pertsonala.

Plaza mugatuak!. Gogoratu! irailaren 22etik 28ra, izena eman behar da inprimaki honen bidez. Onarpena inskripzio-ordenaren arabera egingo da. 7 urtetik gorako umeentzako tailerra.