- https://www.eibar.eus/eu/agenda/asteklima-2025-eibar
- ASTEKLIMA 2025 EIBAR
- 2025-10-16T00:00:00+02:00
- 2025-10-26T23:59:59+02:00
- Eibarrek, beste behin ere, bat egingo du Euskadiko Klima eta Energiaren Asteklimarekin. Eibarko Udalak, Ingurumen Sailaren bidez, hainbat jarduera antolatuko ditu Asteklima urriaren 17tik 26ra egingo dela aprobetxatuz
ASTEKLIMA 2025 EIBAR
Eibar
ASTEKLIMAKO INTERESGUNEA
Urriak 17
Udal Liburutegia (Portalea)
Klima-aldaketari buruzko liburuak eta helduentzako zein haurrentzako irakurketa-gida
KLIMA ALDAKETARI BURUZKO TAILER ZIENTIFIKOAK FAMILIAN
Urriak 24 / 17:00 – 19:30
Errebal Plazia
Zientzia- eta ingurumen-fenomenoak ezagutarazteko esperimentu praktikoak. Plaza mugatuak. 5 urtetik aurrera. Iraupena: 25 min. Bost txanda aukeran, 17:00etatik 19:00etara.
ESPEZIE EXOTIKOAK KONTROLATZEKO JARDUNALDIA ETA INTERPRETAZIO-IBILALDIA
Urriak 26 / 9:30 – 13:30
Urkora igotzeko aparkalekua, Izua
Espezie exotiko inbaditzaileak kontrolatzeko jardunaldia egingo da eta, ondoren, lehengoratzen ari diren lurrak bisitatuko dira, baso-ekosistemek klima-aldaketaren aurrean dituzten erantzunei buruz hitz egiteko.
Izen-ematea: Urriaren 23ra arte
*Adierazi parte-hartzaileen izen-abizenak, adina eta telefono bat
Kolaboratzaileak: Lurgaia Fundazioa eta Eibarko Baso Biziak