- https://www.eibar.eus/eu/agenda/asteklima-2023-euskadiko-klima-eta-energiaren-astea-1
- Asteklima 2023. Euskadiko Klima eta Energiaren Astea
- 2023-09-22T00:00:00+02:00
- 2023-10-01T00:00:00+02:00
Asteklima 2023. Euskadiko Klima eta Energiaren Astea
Eibar
Eibarko Udalak, Ingurumen Sailaren bidez, hainbat jarduera egingo ditu Astekliman, Euskadin, irailaren 22tik urriaren 1era.
Aldaketa klimatikoaren aurkako borroka hainbat jardueraren bidez landuko da: tailerrak, hitzaldiak, txangoak, jolasak eta mikrotopaketak antolatu dira publiko guztientzat, Euskal Herriko 50 bat herrietan.
2023ko irailaren 22tik urriaren 1era, Euskadik ASTEKLIMA Klimaren eta Energiaren Astearen laugarren edizioa biziko du. 2019ko martxoan sortu zen ekimen hori, Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomiko, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak bultzatua, EVE eta Ihobe erakunde publikoen bidez. Horren helburua da herritarrak beharrezko energia-trantsizioaren aurrean kontzientziatzea eta mobilizatzea.
Eibarko Udalak, Ingurumen Sailaren bidez eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoaren (IHOBE) laguntzarekin, hainbat jarduera egingo ditu irailaren 22tik urriaren 1era bitartean, non Eibarko herritarrak, gure planetak gaur egun duen ingurumen-erronka garrantzitsuenen inguruko konpromiso pertsonalak hartu beharraz sentsibilizatuko dituen, hau da, klima-aldaketaren inguruan.
Animatu eta parte hartu!