- https://www.eibar.eus/eu/agenda/argindarraren-eta-gasaren-fakturei-buruzko-informazio-saioa
- Argindarraren eta gasaren fakturei buruzko informazio-saioa
- 2024-06-17T17:00:00+02:00
- 2024-06-17T18:30:00+02:00
2024/06/17 17:00-18:30
Ingurumena
Argindarraren eta gasaren fakturei buruzko informazio-saioa
Beheko Tokia Jubilatu Etxea. Karmen Kalea 6. Eibar
Debegesak, Eibarko Udalaren laguntzarekin, argindarraren eta gasaren fakturei buruzko informazio-saioa eskainiko du Beheko Tokia Jubilatu Etxean ekinaren 17an, astelehenean, arratsaldeko 17:00etan.
Aspalditik gaude elektrizitate- eta gas-fakturak ordaintzera ohituta. Baina benetan ulertzen al dugu etxera iritsitako faktura? Ba al dakigu benetan zer ordaintzen ari garen eta zer kontzepturengatik?
Saioak galdera horiei erantzuna eman nahi die, eta, beraz, honako hauek ikasiko dituzu:
- Fakturaren oinarrizko kontzeptuak identifikatzea eta ulertzea, hala nola kontsumitutako potentzia eta energia.
- Beharrezko potentzia kontratatu duzun edo gehiegi ordaintzen ari zaren jakitea.
- Kontratatutako tarifa gehien interesatzen zaizuna den jakitea (merkatu arautua vs merkatu librea).
- Beharrezkoa bakarrik kontratatu duzun edo beharrezkoak ez diren zerbitzuengatik ordaintzen ari zaren detektatzea.
- Faktura elektrikoan deskonturik izateko eskubidea duzun jakitea (bonu soziala).
- Zure fakturetako aurrezpen ekonomikoaren potentziala ezagutzea.