Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Argazki erreportaia, dokumentala eta Mahai-ingurua

Ángeles de la Guarda” argazki erreportaia da. Jatorrizko herrialdean (Lima, Peru) lan hori egiten duten pertsona edo familia zaintzaileen testigantza islatzen duen erreportaia da. Amonen, izeben, eta aita baten argazkiak dira. Denak Espainara etorritako emakume peruarren seme-alaben zaintzaileak dira. Aldi berean, euren lanean dituzten alde onak, txarrak eta hobetzeko iradokizunak jasotzen dira beraien testigantzetan.


"Compañeras de viaje. Siete mujeres en busca del "País de las maravillas", Zazpi emakume latinoamerikarren esperientziak azaltzen dizkigun dokumentala da, denak Gipuzkoan etxeko lanetan lanean ari direnak, bai barneko langile gisa, bai zaintzetan.



Mahai-inguruan emakume etorkin latinoamerikarren perfila aurkeztuko da. Beraien egoera, etorri diren herrialdeetan dituzten posizioak, migrazio prozedura, amatasun transnazionala eta Espainan dauden emakumeen seme-alaben zaintzaileen papera.

 

Zer
Noiz 2012/03/07
19:00 - 21:00
Non Portalea,
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal