- https://www.eibar.eus/eu/agenda/alegria-palabra-de-gloria-fuertes
- Alegría, palabra de Gloria Fuertes
- 2014-10-25T17:00:00+02:00
- 2014-10-25T18:00:00+02:00
2014/10/25 17:00-18:00
Alegría, palabra de Gloria Fuertes
COLISEO Antzokia
TEATRO DE MALTA
umeendako antzerkia
6€
Gloria sakontasun askoko poeta izan zen, hunkitzeko premiazko beharra zuen idazlea. Berak inork ez bezala, barrea eta poesia batu zituen ideiak eta emozioak transmititzeko.
Gloria Fuertesek sortu zituen pertsonaiak beraren zatitxo bat ziren; Gloriak euren bidez hitz eta barre egiten zuen, hunkitzen zen.
Pito Piturra andrea eta Antropelli jauna, ALEGRIAko pertsonaiak, berak irudikatzen zuena irudikatzen zuten, bere barrearekin barre egiten dute, bere ideia bakezaleak aldarrikatzen dituzte, liburuekiko eta irakurketarekiko duen maitasuna, bere emozioak bizitzen dituzte, bera moduan egiten dute duda, bera bezala kexatzen dira, eta Gloriak egiten duen gisa bueltatzen dira behin eta berriz algarara. Pito Piturra andrea eta Antropelli jauna poesia hutsa dira. Gloria Fuertesen hitza dira.
Pito Piturra andrea eta Antropelli jauna, Krokodilo Zirku zaharreko langileak, erabilitako liburu ugariren gainean daude. Euren zikua desagertu egin da eta liburuak bakarrik dituzte, lau traste, poema asko buruan eta ikusleak, hau da, Gloria Fuertes direla sinesteko nahikoa dute, pozten dituzten guzti horiek egiteko, zirku galdurako ongi etorria ematen digute, irudikatutako zirkura, burbuila sorgina antzezten dute, behar den guztia egiten dute haizeak munduko bandera bakarra mugitu dezan, igeri egin, dantzatu, itxaron, ez itxaron, elkar bilatu…
Zuzendaritza: Margarita Blurk, Delfín Caset
Dramaturgia: Marta Torres
Antzezlea: Marta Torres
Duración: 55 min.