Eibarko Udala
2026/05/15 10:00
-
2026/06/30 23:55

2026. Ondasun Higiezinen gaineko Zerga. (Hirilurrak eta Landalurrak).

Borondatezko ordainaldia 2026ko ekainaren 30ean amaituko da.

Helbideratutako ordainagiriak emandako kontu horretan kargatuko dira borondatezko aldi horren azkenengo egunean.

Helbideratuta ez dauden ordainagiriak zortzi erakunde laguntzaile hauen edozein bulegotan ordaindu daitezke: Kutxabank,  Laboral Kutxa, Banco Sabadell-Guipuzcoano, Banco Bilbao Vizcaya Argentaria, Banco Santander, Abanca, Nafarroako Rural Kutxa eta Caixabank. Internet bidez ere bai, NIRE ORDAINKETA ataletik.

Ordainketa zatikatua:

Ordainagiriaren titularrak ordainketa zatikatua egiteko eskaera egin dezake 2026/06/15era arte.

Ordainketa-modu horri buruzko informazio gehiago eskuratzeko, sakatu hemen.