Eibarko Udala
2025/10/01 10:00
-
2025/11/10 23:55

2025. Ekonomia Jardueren Gaineko Zerga.

Borondatezko ordainaldia 2025eko azaroaren 10ean amaituko da.

Helbideratutako ordainagiriak emandako kontu horretan kargatuko dira borondatezko aldiaren azkenengo egunean. 

Helbideratuta ez dauden ordainagiriak, zortzi erakunde laguntzaile hauen edozein bulegotan ordaindu daitezke: Kutxabank, Laboral Kutxa, Banco Sabadell-Guipuzcoano, Banco Bilbao Vizcaya Argentaria, Banco Santander, Bankoa, Nafarroako Rural Kutxa eta Caixabank. Internet bidez ere bai  NIRE ORDAINKETA atebidetik.