Eibarko Udala
2023/01/01 00:05
-
2023/03/10 23:55

2023. Urteko trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga.

Borondatezko ordainaldia 2023ko martxoaren 10ean amaituko da.

Helbideratutako ordainagiriak emandako kontu horretan kargatuko dira borondatezko aldi horren azkenengo egunean.

Helbideratuta ez dauden ordainagiriak, zortzi erakunde laguntzaile hauen edozein bulegotan ordain daitezke: Kutxabank,  Laboral Kutxa, Banco Sabadell-Guipuzcoano, Banco Bilbao Vizcaya Argentaria, Banco Santander, Abanca, Nafarroako Rural Kutxa eta Caixabank. Internet bidez ere bai NIRE ORDAINKETA atebidetik.

Ordainketa zatika

Ordainagiriaren titularrak ordainketa zatika egiteko eskaera egin dezake 2023/03/01eraino (asteazkena, egun hori barne).

Ordainketa-modu horri buruzko informazio gehiago eskuratzeko, sakatu hemen.