- https://www.eibar.eus/eu/agenda/2015-ondasun-higiezinen-gaineko-zerga-hirilurrak-eta-landalurrak
- 2015. Ondasun Higiezinen gaineko Zerga. (Hirilurrak eta Landalurrak).
- 2015-05-15T00:05:00+02:00
- 2015-06-30T23:55:00+02:00
2015/05/15
00:05
-
2015/06/30
23:55
2015. Ondasun Higiezinen gaineko Zerga. (Hirilurrak eta Landalurrak).
Borondatezko ordain aldia 2015eko ekainaren 30ean amaituko da (asteartea). |
Helbideratutako erreziboak emandako kontu horretan kargatuko dira borondatezko aldi horren azkenengo egunean. |
Helbideratuta ez dauden erreziboak, zortzi erakunde laguntzaile hauen edozein bulegotan ordaindu daitezke: Kutxabank, Laboral Kutxa, Banco Sabadell-Guipuzcoano, Banco Bilbao Vizcaya Argentaria, Banco Santander, Bankoa, Nafarroako Rural Kutxa eta La Caixa. Internet bidez ere bai NIRE ORDAINKETA atebidetik. |
Ordainketa zatika: |
Erreziboaren titularrak ordainketa zatika egiteko eskaera egin dezake 2014/06/15eraino (astelehena, egun hori barne). Ordainketa-modu horri buruzko informazio gehiago eskuratzeko, sakatu hemen. |