Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

1937 - Gogoaren bidezidorretatik

KUKAI DANTZA KONPAINIA

1937. urteko maiatzaren 7an, Euskal Herriko milaka haurrek erbestera ihes egin behar izan zuten. Beren familietatik urrun, benetako bakardadea eta tristura zer den gertutik ezagutu zuten.

Haur horien artetik zazpi aukeratu ditugu guk, beraien historia kontatzeko, eta beraiek erakutsiko digute une garratzak alaitasunez ere zipriztindu daitezkela. Nola? Dantza izango da hauen arteko zilbor hestea, eta Juan Mari Beltranen doinu poetikoak gogoraraziko die etxeko arnasa gertu dutela. Gogoaren bidezidorretatik.

Gidoia eta zuzendaritza: Mireia Gabilondo

Koreografia: Jon Maya

Musika:  Juan M. Beltrán

Dantzariak: Jon Maya, Eneko Gil, Urko Mitxelena, Alain Maya, Ibon Huarte, Nerea Vesga, Vanesa Castaño

Sarrera:    10€

 

EIBARKO BONBARDAKETAREN 75. URTEURRENA

2012 EUSKADI, BAKE ETA ASKATASUNAREN ALDEKO KULTUREN URTEA

 

Zer
Noiz 2012/09/21
20:30 - 22:00
Non Coliseo Antzokia
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal