Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Zezen plaza egokitzeko lanak hasi dira

Zezen plaza egokitzeko lanak hasi dira

Eibarko zezen plaza.

2015/11/06

Egokitzapen lanak Gabika S.L. enpresari esleitu zaizkio 84.554,8 eurotan, BEZa barne.

Azaroaren 2an Eibarko zezen plaza erabilera anitzetara egokitzeko lanak hasi ziren. Lanen funtsa hormigoziko zoladura bat egitea da, horren gainean tenisera, futbolera edota saskibaloira jolasteko altzariak jartzeko. Altzari horiek desmuntagarriak izango dira. Modu horretan, beste erabilera bat eman nahi denean kendu ahal izango dira.

Egokitzapen lanak Gabika S.L. enpresari esleitu zaizkio 84.554,8 eurotan, BEZa barne. Aurreikuspenen arabera, lanak Gabonetako oporrak baino lehen amaitutzat emango dira.