Zerbitzu alorreko arduradun plaza
2018/02/20
Zerbitzu alorreko arduradun plaza bat oposizio-lehiaketa askearen bidez betetzeko deialdia kaleratu da.
Tokiko Gobernu Batzarrak 2017ko abenduaren 11n Zerbitzu alorreko arduradun plaza oposizio-lehiaketa askearen bidez hautatzeko deialdiaren oinarriak onartu zituen, eta GAOn 2018ko urtarrilaren 22an argitaratu dira. Deialdiari dagokion iragarkia otsailaren 20an argitaratu da Estatuko Aldizkari Ofizialean; horren ondorioz, eskaerak aurkezteko epea otsailaren 21etik martxoaren 12ra bitartean izango da (bi egunak barne).
Informazioa ikusteko, sakatu hemen.