Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Zabalik da 2020-2021 ikasturtean Udal Kirol Patronatuaren jardueretan parte hartzeko izen-emate epea

2020/07/22

Udal Kirol Patronatuak 2020-2021 ikasturtean antolatuko dituen jardueretan parte hartzeko izena emateko epea zabalik dago, eta interesatuek eskabidea bete beharko dute, www.eibarkirola.eus webgunearen bitartez. Ikastaroak irailaren 14an hasiko dira.

Hala ere, haurren igeriketa ikastaroen kasuan, aurre izen-emateak egiteko epea abuztuaren 20ra arte egongo da zabalik. Ondoren, abuztuaren 27an zozketa egingo da, eta egun bat geroago, hilaren 28an, egindako zozketa Patronatuaren webgunean bertan argitaratuko da. Kasu honetan, izen-emateak irailaren 5etik aurrera egin beharko dira (telefonoz: 647 870 751), eta ikastaro horiek urriaren 1ean hasiko dira.

Informazio gehiago: