Eibarko Udala

Uztaileko "Empalabramiento" ikastaro trinkorako izen-ematea zabalik

2025/06/18
Uztaileko Empalabramiento ikastaro trinkoa

Interesdunek ekainaren 25era arte eman dezakete izena Immigrazio eta Kultura Aniztasun alorrera deituta edo idatzita (943708440 immigrazioa@eibar.eus).

"Empalabramiento" programaren beste edizio bat antolatu du Eibarko Udaleko Immigrazio eta Kultura Aniztasun unitateak. Uztailean zehar egingo da eta formatu trinkoa izango du honek ere, 60 ordukoa.

Horretarako, ekainaren 30etik uztailaren 25era bitartean, gaztelerazko ikastaroak eskainiko dira Portalean: astelehenetik ostegunera 10:00etatik 13:00etara, alfabetatze mailako ikasleentzat, eta astelehenetik ostegunera, 15:00etatik 16:00etara, A1-A2 mailako ikasleentzat. Azken hori nazionalitate azterketarako prestatu nahi duten pertsonei ere zuzenduta dago.

Klaseak astelehenetik ostegunera izango dira; ostiraletan, berriz, 10:00etatik 13:00etara, taldeek jarduera soziokultural batzuk egingo dituzte udalerriko eta eskualdeko leku interesgarri batzuetara, hizkuntza prozesu instrumentalen bidez barneratzeko.